Flubetech 2006. urtean jaioa zen gainazalen ingeniaritza merkatuaren beharrak era berritzaile batean asetzeko asmoz. Zertan oinarrituta? Gure sortzaileen industria eta ikerketa eskarmentuan oinarrituta, higadura eta marruskaduraren menpe dauden piezen gainestalduren aplikazioan. Gaur egun, gainestaldurak garatu eta jartzen ditugu sektore askotan.
Nola lortzen dugu hori? Espezialistak gara lodiera gutxiko gainestalduren horniketan kontaktuak sortutako azaleko narriadura pairatzen duten piezatarako. Pieza bakoitzaren bizitza baliagarria luzatzen dugu, horrela, zerbitzu-bizitzan zehar errendimendu egokia ziurtatuz.
Gainestaldura eta konponbide industrial berriak garatzeko eta berriztatzeko konpromisoa dugu industriarekin, sektore bakoitzak aurkezten dituen erronka berriei konponbidea emateko gai izango direnak.
Etor zaitez gurekin eta ezagutu
GURE HISTORIA
Helburua
Gure bezeroen produktu eta ekoizte-prozesuak hobetu nahi ditugu, eraginkortasuna, lehiakortasuna eta jasangarritasuna handituz. Garapen teknologikoa eta mundu hobeago bat bateragarri bihurtu nahi ditugu.
Flubetech bazkide eta erreferentziazko gainazalen ingeniaritza-teknologien hornitzailea izan nahi du mundu osoan, gure bezeroei erreminta, matrize, elementu protesiko eta bestelako osagaientzako gainestaldura-zerbitzu aurreratuena emanez.
Flubetech-en muina gure profesionalen taldean dago. Gure enpresako kideek ekartzen duten 25 urteko esperientziak aplikazio bakoitzean beharrezkoak diren kalitate mailak lortzea lortzea ahalbidetzen du lan-metodo eraginkorren bidez. % 100era konprometitzen gara gure bezero guztiekin kasu bakoitzean konponbiderik egokietan aurkitzeko.
Gure gainestaldurak kalitate onenekoak dira, ziurtatuz pieza bakoitzaren funtzionamendua zerbitzuan paregabea dela.
KONPROMISOA
Flubetech-en guztiz konprometituta gaude gure bezeroentzako zerbitzuarekin. Bezeroekin egiten dugu lan emaitzarrik onenak lortzeko.
ERANTZUKIZUNA
Enpresa arduratsu bat gara gure bezeroentzako zerbitzuarekin eta gure ingurunearekin. Lan-metodo eta jokaera pertsonala, erabiltzen ditugun materialak eta prozesuak gure pentsatzeko eta gizartea ulertzeko erarekin bat egiten dute.
BERRIKUNTZA
Etengabeko eboluzio, hazkuntza eta ikasketa prozesu batean gaude, merkatuaren behar aldakorretara egokitzen diren gainestaldura berritzaileak garatzen laguntzen gaituena.
INGURUMENAREKIKO ERRESPETUA
Ingurumena errespetatzen duten teknologia garbi eta jasangarriekin egiten dugu lan, mundua hurrengo belaunaldietarako zaindu behar dugula sinesten dugulako.