ZERBITZUAK
Sektoreak
ZERBITZUAK
Sektoreak
Hurrengo SEKTOREETAN espezializatzen gara
Aeronautika
Gure gainestaldurek mekanizazio kalitate handiagoa ematen diete karbono-zuntzez (CFRP) eta beira-zuntzez (GFRP) osaturiko materialei, hala nola beste material konposatu batzuei, stack-ei edo aluminio-aleazioei. Gainera, higadura eta korrosioaren menpe dauden lurreratze-trenaren eta fuselajearen pieza mugikorreko osagaietan aplikatzen dugu.
PCD
Diamante polikristalinoko gainestaldurak (ebaketa-erremintak).
Dalcut
Ebaketa-erremintentzako DLCa.
Carboform
Osagaientzako DLCa.
Hardlox HiPIMS
Ebaketa-erremintentzako AlTiSiN Hipims-a.
CrN
 Osagaientzako urraduraren eta korrosioaren aurkako erresistentzia eta kromo gogorraren aldaketa.
- Marruskadura-koefiziente baxua.
- Higaduraren aurkako erresistentzia.
- Oxidazio eta korrosioaren aurkako erresistentzia.
- Erresistentzia kimikoa.
Elikadura eta farma
Gure gainestaldurek produktu ontziratuentzako molde eta matrizen kapazitatea hobetzen dute.
Carboform
Aluminiozko ontziraketarako matrize eta moldeen osagai eta figurentzako DLCa.
CrN
Figurak eta moldeak.
TiN
Ontziratze metalikorako matrize eta moldeen figurak.
Silnitron HiPIMS
Ontziratze metalikoko matrizeak.
- Marruskadura-koefiziente baxua.
- Higaduraren aurkako erresistentzia.
- Korrosioaren aurkako erresistentzia.
- Desmoldekatze erraza.
- Bio-egonkortasuna.
- Zitotoxikotasunik ez.
Medikuntza
Gure gainestaldurak osagai protesiko, erreminta kirurgiko eta hortzetako osagaietan aplikatzen dira. Gainestaldura mota hauek erabilera medikoetarako ziurtagiria dute.
Biocarbide
Gehigarri, finkatze-torloju, protesi eta hortzetako erreminta eta erreminta kirurgikoetarako DLCa.
Bionitride
Gehigarri, erreminta kirurgiko eta protesietarako TiNa.
- Marruskadura-koefiziente baxua.
- Higaduraren aurkako erresistentzia.
- Bio-egonkortasuna.
- Zitotoxikotasunik ez.
Automobilgintza
Gure gainestaldurek plastiko-injekzioa eta txapen konformazio prozesuak hobetzen dituzte, altzairu oso bigun, tenplatu eta burdinazko aleazioen abiadura handiko mekanizazioa erraztuz.
Dalcut
Aluminioaren ebaketa-erremintentzako DLCa.
Hardlox HiPIMS
Altzairu tenplatuen ebaketa-erremintentzako AlTiSiN Hipims-a.
HPN1 HiPIMS
Altzairuen mekanizazio, galdaketa eta burdinazko aleazioentzako AlTiSiN Hipims-a.
Hyperlox
Altzairuen mekanizazio orokorra.
Hyperlox Gold
Arbastu-plakentzako TiN multigeruza.
Carboform
Aluminioaren estanpazio-matrizeentzako DLCa.
ORION
Muga elastiko altuko txapen konformaziorako AlTiCNa.
ALOX FORM
Txapa finen konformaziorako AlTiN.
ALOXFORM GOLD
Txapa fin eta bigunen konformaziorako TiN multigeruza.
HPN1 FORM HiPIMS
Txapa finen ebaketa eta altzairu herdoilgaitzen konformazioa, aluminio-injekzioa eta estanpazio beroa.
Silnitron HiPIMS
Txapa oso urragarrien konformazioa.
- Marruskadura-koefiziente baxua.
- Higadura urragarriaren aurkako erresistentzia.
- Higadura itsaskorraren aurkako erresistentzia (mikrosoldadurak).
- Herdoiltze beroaren aurkako erresistentzia.
- Afinitate kimikorik ez. Itasgaitza aluminiozko aleazioekin.
Energia
Gure gainestaldurek material konposatuen mekanizazio prozesuak hobetzen dituzte, balbulen, ponpa-gorputzen eta engranajeen zerbitzu-bizitza luzatuz, gainera, ingurune agresiboetan higaduraren menpe dauden plaka eta osagaietan korrosioaren eta tribokorrosioaren eraginak gutxitzen ditu.
Carboform
Engranaje, balbula, ponpa-gorputz eta orokorrean osagaientzako DLCa.
CrN
Hidrogenoa sortzen duten osagaiak.
HPN1 FORM HiPIMS
Tenperatura altuetan higaduraren menpe dauden osagaiak.
Silnitron HiPIMS
Tenperatura altuetan higaduraren menpe eta oso baldintza urratzailetan dauden osagaia.
- Marruskadura-koefiziente baxua.
- Higadura urragarriaren aurkako erresistentzia.
- Higadura itsaskorraren aurkako erresistentzia (mikrosoldadurak).
- Herdoiltze beroaren aurkako erresistentzia.
- Korrosioaren aurkako erresistentzia.